Igor Anton: «Oso ondo sentitzen naiz Vueltari ekiteko, 2010ean bezalatsu»

Euskaltel-Euskadiko liderraren arabera, maila handia dago aurtengo Vueltan; «zaila» izango du podiuma lortzea

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Euskaltel-Euskadi Iruñean dago jada, bihar Espainiako Vueltari ekiteko prest. Atzo bi orduko lan saioa egin zuten, eta gaur estreinako etaparen ibilbidea osatuko dute, bihar korrituko den 16,5 kilometrokoa. Igor Anton talde laranjako liderra ere buru-belarri ari da prestaketa fintzen: «Uste dut oso garai onean iritsiko naizela Vueltara; 2010ean aurten bezalatsu sentitu nintzen. Iaz, berriz, garestiegi ordainarazi zidan Italiako Giroak». Aitzakiarik, behintzat, ez du izango: «Kontzentratuta egon naiz une oro, eta lehiaketan hori guztia azaleratzea espero dut». Etapak ere «gustatzen» zaizkio bizkaitarrari, eta uste du garrantzitsua izango dela «ongi hastea, hasieratik oso etapa gogorrak» daudelako.

Nahiago du bere buruari helbururik ez jarri: «Patxadaz eta errespetu handiz jokatu behar da lehen egunetan. Daukadan guztia ematen badut, gustura itzuliko naiz etxera. Ikusi beharko da zenbaterainokoa den daukadan hori guztia. Zerbait polita lortzeko gai naiz». Faborito nagusiei dagokienez, Antonek Alberto Contador ikusten du guztien gainetik. Hori bai, Froome, Cobo, Van den Broeck eta Gesink ere kontuan hartzeko modukoak direla uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.