Sei ordu, 39 minutu eta 19 segundo behar izan zituen Igor Astarloa bizkaitarrak HamiltonenMunduko Txapelketako ibilbidea osatzeko; hau da, 260 kilometro egiteko. Azken itzulian ihes egin ostean, sprintean lortu zuen garaipena.
"Hodei batean bezala nago, ezin dut sinetsi. Gutxienez astebete, eta akaso, hilabete bat beharko dut egindakoaz jabetzeko", adierazi zuen Astarloak lasterketa amaitu eta gutxira, oraindik begiak malkotan zituela. "Ni bezalako txirrindulari batentzat, hau da, klasikoetan ibiltzen den txirrindulari batentzat, proba hau irabaztea goia jotzea da. Sari handiena lortzea", nabarmendu zuen.
Fondoko Munduko Txapelketa irabazi duen bigarren euskal herritarra da Astarloa, aurretik Abraham Olano gipuzkoarrak irabazi baitzuen, 1995ean.
Nazioarteko prentsak oihartzun handia eman dio Astarloaren garaipenari; hala nola, Espainiako, Frantziakoak, Belgikakoak, Italiakoak, Portugalgoak eta Kanadakoak.
Nolanahi ere, Astarloa ez da Munduko Txapelketan irabazle izan zen euskal herritar bakarra. Aitzitik, egun batzuk lehenago Joane Somarriba bizkaitarrak emakumeen erlojupeko proba irabazi zuen, eta fondoko txapela eskuratu ezinean geratu zen bizikletan matxura bat izan zuelako.
Txirrindularitza