BELA

Iker Martinez eta Xabi Fernandez hamargarren, oraingoz

49er mailako lehen bi lasterketak egin dituzte gaur eta, hamabosgarren eta seigarren izan dira, hurrenez hurren. Beste 13 lasterketa dituzte finalaren aurretik. 

2012ko uztailaren 30a
09:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Iker Martinez eta Xabi Fernandezek seigarren amaitu dute 49er mailako bigarren proba. Lehenengoan hamabosgarren izan dira, goizean; beraz, hamargarren postutik aterako dira hurrengo proban—guztira 15 lasterketa dira eta 'medal race'-a—. 21 puntu dauzkate, eta 12ra dute podiuma.

Orain arte Danimarka, Suedia eta Australia izan dira selekzio indartsuenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.