Iker Vicentek irabazi du Txapeldunen Liga
AIZKORA. Iker Vicente nagusitu zen atzo Basaurin (Bizkaia), Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako finalean. Otsagiarrak 1.12ko aldea atera zion Aitzol Atutxari, 3.12koa Iñaki Azurmendiri eta 4.33koa Donato Larretxeari. Trontza mistoko Euskadiko Txapelketako finalean, berriz, Ana Iraizozek eta Josetxo Barberenak irabazi zuten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu