Ikusle bat hil da Dakar rallyan, auto istripuan

2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
RALLYAK. Ikusle bat hil zen atzo Tinogastan, Argentina ipar-mendebaldean, Dakar rallyan parte hartzen ari zen auto batek lasterketa jarraitzen ari zen auto bat jo ondoren. Lehiaketari dagokionez, Nasser Al Attija qatartarrak (Volkswagen) eta Cyril Despres frantziarrak (KTM) irabazi zuten 11. etapa. Sailkapen nagusian, Al Attijak (Volkswagen) eta Marc Coma kataluniarrak (KTM) tinko jarraitzen dute lehen postuan. Etzi amaituko da Dakar rallya.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.