Hona hemen, aurrerapen gisa, Pablo Lasoren esan batzuk:
- "Nik neuk ere ilusioa sumatzen dut Lagun Aron, baina hotz jokatu behar duen lehena naiz".
- "Apustu arriskutsuak izan ziren Barbour eta Detrick, eta apustu arriskutsuak dira Baron, Kone eta Tsikitishvili".
- "Gipuzkoarentzat maila gorenean talde bat izatea sekulakoa da. Hori ziurtatu ondoren finkatuko dugu helburua".
- "Salgado ezin hobeto moldatu da taldera; badirudi hamar urte daramatzala gurekin".
Bihar hasiko da Espainiako ACB Liga, Estudiantes-Real Madril partidarekin. Hiru euskal taldeek igandean jokatuko dute: Fuenlabrada-Lagun Aro GBC, Caja Laboral-Meridiano Alacant eta Manresa-Bizkaia Bilbao Basket.
ELKaRRIZKETA AURRERAPENA