MENDIA

Imanol Aleson nagusitu da Ehunmiliak ultratrailean

Azkotiko mendiko korrikalariak hirugarren aldiz irabazi du lasterketa. 2010ean eta 2013an bera izan zen ere irabazlea. 

Imanol Aleson, bere bi alabekin, helmugan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 11
20:37
Entzun

Alesonek 24.11.29ko denbora behar izan du 168 kilometroak osatzeko. Jerome Rodrigues izan da bigarren (24.28.31) eta Joan Marc Falco hirugarren (25.01.13). Emakumezkoetan, Jaione Sasieta Ezkio-Itsasoko korrikalaria doa lehen postuan sailkatuta. Goierriko Bi Handietan (88 km), berriz, Iokin Garai (10.13.50) eta Silvia Trigueros (12.15.34) nagusitu dira. Bihar jokatuko da Marimurumendi maratoia. 09:00etan abiatuko da Beasaingo Loinazko San Martin plazatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.