ARRAUNA. TKE LIGA

Iñaki Errastiren kasua laster argituko da

2005eko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Errasti arraunlari usurbildarraren kasua laster argituko dela jakin ahal izan du Berriak. Astillerok Errasti fitxatu zuen Oriotik denboraldi hasieran. TKEko araudiaren arabera, baina, talde batek Liga bereko beste talde baten etxeko arraunlari bat fitxatzen badu, 12.000 euro ordaindu behar dizkio prestakuntza eskubideengatik arraunlariaren aurreko taldeari. Hori gertatzen ez bada, akordio bat ere lor dezakete. Ez bat eta ez bestea ez da gertatu Errastirekin. Dena dela, Astillerok lau lizentzia gehiago sartzeko aukera du oraindik. Hala, Astilleroko presidente Victor Saenz de la Mazak aipatutako diru kopurua ordainduko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.