Indar Gorrik manifestazioa egin du, bere kideen atxiloketa salatzeko

Duela astebete atxilotu zituzten Osasunaren zale taldeko 61 kide, baina guztiak aske utzi zituen epaileak, fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskatutako behin behineko neurriak ukatuz.

(ID_13706418) (Iñigo Uriz/@FOKU) 2024-03-15, Iruñea. 'Indar Gorri aurrera' mobilizazioa, azken makrosarekadaren ostean
Indar Gorrik Iruñean egindako manifestazioa. IÑIGO URIZ / FOKU
ainara arratibel gascon
2024ko martxoaren 15a
22:40
Entzun

Indar Gorri zale taldeak manifestazioa egin du gaur Iruñean, duela astebete bertako 61 kide atxilotu zituztela salatzeko. Errepresioari hortzak erakutsi goiburupean egin dute. Haien arabera atxikoletak Indar Gorrirekin amaitzeko saikaera izan zen, eta horren aurrean tinko jarraituko dutela nabarmen dute. 

Iruñeko instrukzio epaitegiko epaile  atek ukatu egin zituen akusazioak eta fiskaltzak zein akusazio partikularrak —Espainiako Futbol Liga— eskatutako behin-behineko neurriak ere baztertu egin zituen. Lesio larriak eragitea, talde kriminal bateko kide izatea, gorroto delitua egitea eta iskanbilak eragitea leporatu zien Espainiako Poliziak.

Betisen eta Osasunaren arteko futbol partidaren inguruan istiluak eragitea leporatu zien Poliziak. Epaileak, ordea, desegin egin zituen Poliziaren argudioak: Osasunaren zaleak ez ziren armatuta joan Sevillara; pertsona bat bakarrik zauritu zen, eskura dauden agirien arabera; eta ez zegoen zauriengatik jarritako salaketarik. Zauritutako pertsona bakar hori gazte nafar bat zen, gainera. Hortaz, epaileak erabat baztertu ditu polizien argudioak.

Partida hori duela lau hilabete jokatu zen, iazko urriaren 29an, Sevillan (Espainia), eta, istiluak izan baziren ere, ezin da argitu propio gelditu ote ziren bi taldeen zaleak elkar jotzeko, eta poliziek egiaztatu dute atxilotuak istilu horietan egon zirela, baina ez, ordea, halako ekintza gehiagotan izan direnik, eta haiek eragin zituztenik.

Epaileak erantsi zuen Poliziak ez duela frogatu Indar Gorriko kideek makilak eta metalezko barrak propio eraman zituztenik borroka horretara. Istiluak hasi ziren, betiere auzitegiaren esanetan, United Familyko —Betisen jarraitzaileen talde bat— kide batek Osasunaren zaleak ikusi zituenean, eta, hark abisatuta, Betisen zale batzuk han agertu zirenean, makilak eta metalezko barrak eskuetan hartuta. Polizia ahalegindu da erakusten bi taldeetako kideek beren artean hitzartuta prestatu zutela iskanbila, baina epaileak ohartarazi du poliziek aurkeztutako frogek ez dutela halakorik berresten.

Fiskaltzak eta Espainiako Futbol Ligak eskatu zuten Indar Gorriko kideei debekatzeko futbol estadioetara sartzea, behin-behineko neurri gisa. Baina Iruñeko Auzitegiko epaileak bertan behera utzi zuen neurri hori, eta akusatuei ez zien jarri inolako behin-behineko zigorrik, eta estadioetara sartu daitezkee, beraz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.