Kirola

"Indarkeria jarduerak" dituzten zaleei etortzea debekatzeko eskatu die legebiltzarrak klubei

Sartzea ukatzeko eskubidea arautu, eta gatazkatsuak izan daitezkeen zaleei ateak ixteko eskatu die.

Atzo, San Mamesen izandako istiluak. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 16a
15:14
Entzun

Eusko Legebiltzarrean kirolaren inguruko indarkeria aztertu dute gaur, eta klubengan jarri dute fokua. Indarkeriazko jarduerak dituzten zaleak beraien "masa sozialaren" parte izatea saihesteko neurriak hartzeko eskatu diete legebiltzarkideek taldeei. Horretaz gain, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio klubei emateko aholkuen txosten bat egiteko. Onartu duten testuak dio partidetako istiluen gaia ez dela Jaurlaritzaren esku bakarrik utzi behar. Haren arabera, klubek, federazioek, UEFAk eta Europako Batasunak ere inplikatu egin behar dute.

Otsailaren 22an Spartak Mosku eta Athleticen arteko partidan izandako istiluen ostean —Inocencio Alonso ertzaina hil zen han—, Elkarrekin Podemosek eta PPk idatzi bana aurkeztu zuten, eta gaur eztabaidatu dituzte, Olympique eta Athleticen arteko partidako istiluen biharamunean.

PPk aurkeztutako testua onartu dute, EAJk, PSE-EEk eta PPk emandako botoekin. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira. Bi alderdi horiek Elkarrekin Podemosen testua defendatu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.