Duela hiru urteko finalarrekoan jokatu zuten elkarren aurka azkenekoz Ingalaterra eta Kroaziak, eta balkanetakoak izan ziren orduan finalerako txartela eskuratu zutenak. Gaur errebentxa hartu du Ingalaterrak, etxean, Wembley estadioan (Londres). Ingalaterrak sekula ez zuen Eurokopa bat garaipen batekin hasi.
Neurketa serioa jokatu dute bi taldeek, aukera gutxikoa. Gutxi horietako batean lortu du gola Sterlingek, 57. minutuan: Kalvin Phillipsek pasa dio baloia, eta nahi bezala errematatu ez duen arren, nahikoa izan da Livakovicen atea zulatzeko.
Aurretik ere etxekoena zen baloi jabetza. Atzean sartuta ibili da Kroazia, Modric nahiko atzeratuta. Horrek, ordea, ez dio balio izan ingelesen presioa gainditzeko, eta erasoan ezer gutxi sortu du. Irabazi du Ingalaterrak, baina ez ditu beste faborito batzuek bezain sentsazio onak utzi.