Sei Nazioen torneoaren laugarren jardunaldia jokatuko da, gaur, Italia-Frantzia eta Gales-Irlanda partidekin. Azken hiru selekzioek kopa irabazteko aukerak dituzte oraindik, Ingalaterraren gibeletik dauden arren.
Frantziak Erroman jokatuko du arratsaldeko lehen partida (15:30, France 2), Italiako selekzioaren aurka. Marc Lievremonten selekzioak anitz galdu zuen Ingalaterraren aurka galdu eta gero, eta garaipena behar-beharrezkoa izanen du Arrosaren hamabostekoari presioa sartzeko.
Egoera berean daude Gales eta Irlandak arratsaldeko bigarren partida jokatuko dute (18:00, France3). Partida galtzen duenak behin betiko agur erranen dio torneoari. Irlandak irabaziz geroz, txapela hurrengo astean ingelesen aurka jokatuko du.