Mendia

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak bertan behera utzi dute Gasherbrumeko espedizioa

Atzo Gasherbrum IIrako (8.035 m) bidean atzera egin ostean, espedizioa uztea erabaki dute gaur, eguraldiak ez baitie batere laguntzen.

Gasherbrum-eko irudi bat.
2017ko uztailaren 22a
13:04
Entzun 00:00:0000:00:00

"Bidea arriskutsuegi aurkitu dute haize gogorragatik. Beherantz doaz. Berri gehiago hurrengo orduetan. Ondo daude", halaxe jakinarazi zuten atzo Gasherbrum IIrako (8.035 m) bidea uztea erabaki zutela. Eguraldiak, baina, ez du onerako joerarik, eta espedizioa uztea erabaki dute azkenean.

Hasieran, Gasherbrum Ieko tontorrera (8.080 m) igo nahi zuten Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek, baina, eguraldi txarra zela-eta, Kukuczka-Kurticka bidetik Gasherbrum IIrako (8.035 m) bidea hartzea erabaki zuten. Herenegun abiatu ziren, baina bide hori ere utzi egin behar izan zuten atzo.

Kanpaleku nagusira jaitsi gabe bi mendiak lotzea zuten erronka, estilo alpinoan eta ohiko ibilbideetatik kanpo. Helburua bete gabe itzuliko dira etxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.