Irabaziz gero, Real Unionek eskura izango du salbazioa; galduz gero, ia ezinezko

Romo eta Brit zigortuta daude, eta ziurrenik Robles eta Goikoetxea sartuko dira gaur hamaikakoan Kordoban

Erredakzioa
Donostia
2010eko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sei puntu geratzen dira jokoan, eta Real Unionek gutxienez lau beharko ditu mailari eusteko. Orain hilabete eta erdiko egoera ikusita, ez da egoera txarra. Real Unionek azken 21 puntuetatik hamasei eskuratu ditu, eta orain gutxi salbazioa zortzi puntura bazegoen ere, Albacete 18. sailkatuarekin berdinduta dago orain. Kordoba, gaur, etxetik kanpo, eta Hercules, datorren astean, etxean. Bi partida zail geratzen zaizkie irundarrei, baina azken pausoa eman beharrean daude. Kordoba 49 punturekin dago sailkapenean, eta gaur Real Unionen aurka galduz gero, larri iritsiko da azken partidara. Horixe da irundarren helburua, azken jardunaldira 49 punturekin iristea.

Eneko Romo eta Gorka Brit zigortuta daude. Garrantzitsuak dira bi hutsuneak Iñaki Alonsorentzat, baina herenegun adierazi zuen erabateko konfiantza daukala gainerakoengan. Ezusterik ezean, Markel Robles ariko da Beobideren ondoan, euskarri postuan, eta Iñaki Goikoetxea aurrean, Duran, Dominguez eta Abasoloren aurretik. Irabaziz gero, eskura legoke salbazioa, baina galduz gero, oso-oso urrun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.