futbola

Iraizoz, 2015era arte Athleticen

2010eko azaroaren 26a
13:27
Entzun 00:00:0000:00:00
Gorka Iraizoz atezainak (Iruñea, 1981) 2015era arte luzatu du kontratua Athleticekin, klubak eguerdian jakinarazi duenez. Duela hiru urtetik dago Bilboko taldean; Espanyoletik heldu zen, lau bat milioi euroren truke.

2007ko abuztuaren 26an egin zuen debuta Iraizozek Athleticekin, Osasunaren aurka, eta denera 124 partida ofizialetan aritu da: Espainiako Ligako 98tan, Espainiako Kopako hamabitan, Europako Ligako hamabitan eta Espainiako Superkopako bitan. Titularra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.