Irango Futbol Federazioak gaur jakinarazi du Javier Clemente euskal entrenatzailea fitxatu duela hautatzaile posturako, baina honek dio oraindik "gauza asko" dituztela hitz egiteko eta ez duela sinatu kontratua. Iranen arabera, hiru urterako fitxatu du Clementek, gaur goizean bertan, Espainian.
Iran uztailetik hautatzailerik gabe dago; Amir Ghalenoei postutik kendu zuen orduan, selekzioa Asiako Kopako final-laurdenetan kanporatu zutenean. Orain 2010eko Hego Afrikako Mundialera sailkatzea du xede.
Clemente joan den abendura arte Serbiako hautatzaile izan da. Ez zuen taldea 2008ko Eurokopara sailkatu eta kargutik kendu egin zuten. 1992-1998 artean Espainia entrenatu zuen.
Taldeen artean, berriz, Athletic, Reala, Atletico Madril, Betis, Espanyol eta Marseilla zuzendu izan ditu.
Futbola
Iranek dio Clemente fitxatu duela hautatzaile posturako
Entrenatzaileak dio oraindik "gauza asko" dituztela hitz egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu