Irango jokalariek erregimenaren aurka egin dute

2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Aurtengo Munduko Kopa giza eskubideen urraketengatik oroituko dute hamarkada batzuk barru. Qatarreko arazoei, baina, Irango protestak ere batu behar zaizkie. Mahsa Aminiren hilketaren osteko protestetan, 300 pertsona baino gehiago hil dituzte irailetik hona, IHR gobernuz kanpoko erakundearen arabera.

Tentsio handikoa da egoera herrialde hartan, baita futbol selekzioan ere. Irango Gobernuaren jarrera eta erabakiak salatzeko, Irango jokalariek ez zuten beren ereserkia abestu Ingalaterraren aurkako Munduko Kopako lehen partidan. Gero, partidan bi gol sartu arren, ez zituzten ospatu. Harmailan zeuden zale irandar asko hunkiturik agertu ziren telebistan, eta hainbat pertsonak Aminiren aldeko kartelak erakutsi zituzten estadioaren kanpoaldean.

Carlos Queiroz Irango hautatzaileak adierazi zuen herrialdeko egoerak eragina duela jokalarien aldartean.

Munduko Koparen aurretik ere egin zuten antzeko protesta bat. Senegalen aurkako partida batean, jokalari guztiek txamarra jantzi zuten ereserkia jarri zutenean, Irango sinboloak ezkutatzeko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA