Iraultza 1921ek bere jarduna etengo du behin-behinean
Ostiral iluntzean egin zuten batzarrean adostutakoaren arabera, Iraultza 1921 Alavesen taldeak bere jarduna etengo du behin-behinean. Twitter bidez jakinarazi zuten erabakiaren berri, eta gaur emango dituzte horri buruzko xehetasunak, Alavesen eta Leganesen arteko partidaren aurretik. 11:15ean, agerraldia egingo dute Mendizorrotzako frontoian. Alavesen zale talde aktiboena da Iraultza 1921, eta sasoi honetan hainbat protesta egin ditu partiden ordutegiak salatzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu