Irigoien da faboritoa gaur Gorostidi Harrian
HARRI-JASOTZEA. Gorostidi Harriaren bosgarren ekitaldia jokatuko da gaur, 18:00etan, Adunan (Gipuzkoa). Sei harri-jasotzaile ariko dira 138 kiloko harri zilindroarekin: Aimar Irigoien, Beñat Telleria, Belioso, Josetxo Urrutia, Izeta III.a eta Unai Bertiz. Irigoien da faborito nagusia, hilaren 19an Zelairen marka hobetzeko entrenatzen ari baita buru-belarri, eta gaurko proba prestaketa gisa erabili nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu