pilota

Irujo-Barriola finala, Donostian

Abenduaren 12an izango da lau t'erdiko txapela jokoan. Biek behin irabazi dute txapelketa.

2010eko azaroaren 29a
14:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostian, Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Lehen Mailako lau t'erdiko txapelketako finala, Pilotako Enpresen Ligak gaur jakinarazi duenez. Gasteizko Ogeta zen beste hautagaia.

Aurreikusi bezala, abenduaren 12an izango da jokoan txapela, igandearekin, arratsaldeko seiak aldera. ETB1ek zuzenean emango du partida. Sarrerak 120, 45 eta 35 eurokoak izango dira.

Finalerdietako ligaxkan Irujok bukatu du lehen postuan, hiru partidak irabazita. Barriolak bi eraman ditu. Hirugarren Sebastian Gonzalez geratu da, laugarren Augusto Ibañez Titin III.a. Iaz Gonzalez izan zen txapeldun.

Irujok behin irabazi du: 2006an, Barriola 22-21 hartuta mendean. Honek ere behin jantzi du txapela: 2001ean, Eugiri finala 22-10 irabazita.

Bigarren Mailakoa, abenduaren 11n

Bigarren Mailako lau t'erdiko finala aurreko egunean jokatuko dute -abenduaren 11n-, Iruñean, Labriten. Mikel Idoate eta David Merino ariko dira. Hasiera batean finala larunbat honetan zen jokatzekoa, Tolosan, baina atzo Idoatek min hartu eta partida atzeratzeko eskatu zuen. Ontzat jo du Enpresen Ligak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.