Pilota

Irujo-Olaizola II.a lau t'erdiko finala abenduaren 8an, Donostian

Biek atzo lortu zuten txartela. Azken urteetan Gasteizen jokatu izan da txapelketako finala.

2008ko azaroaren 24a
15:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Abenduaren 8an (astelehena; jai eguna izango da) jokatuko dute aurten Lehen Mailako Lau t'erdiko Txapelketako finala, eta Donostian, Atano III.a pilotalekuan. Hain zuzen, Juan Martinez Irujo eta Aimar Olaizola Olaizola II.a ariko dira.

Azkeneko urteetan Gasteizen jokatu izan da finala, Ogetan.

Irujok eta Olaizola II.ak atzo lortu zuten txartela, Gasteizen, bien arteko partidan. Aurrenak partida irabazi beharra zeukan finalean izateko eta bigarrenak gutxienez sei tanto egin behar zituen. 22-17 irabazi zuen Irujok.

Augusto Ibañez Titin III.a da gaurko txapelduna lau t'erdikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.