Juan Martinez de Irujoren parte hartzea kolokan dago larunbatean Gasteizko Ogetan jokatu beharko lukeen binakako txapelketako finalerdietako ligaxkako partidarako —Olaizola II.a eta Aretxabaletaren aurka ariko dira Irujo eta Barriola-—. Iberokoa ezker eskuko mina sendatu ezinik dabil eta ez da pilota aukeraketara joan. Asteartean ere entrenatzekoa zen, eta saioa bertan behera utzi behar izan zuen. Barriola bere kideak aukeraketan ulertzera eman duenez, ez dirudi erraza Irujo larunbaterako sendatzea.
Irujok jokatuko ez balu hiru dirudite ordezko posibleak: Aritz Lasa, Julen Retegi eta Jon Jaunarena. Hiruek partida banatan ordezkatu dute Irujo hasierako ligaxkan. Azkena Retegi izan zen, baina partida minez bukatu zuen, Sasoiari dagokionez, Lasa dago punturik onenean.