Javier Iruretagoiena Irureta (Irun, Gipuzkoa; 1948) izendatu du Athleticek klubeko kirol zuzendari, gaur ohar baten bidez esan duenez. Haren ardura Lezamako harrobia zuzentzea, kudeatzea eta bertako plangintza egitea izango da. Halaber, Athleticeko kirol arloko gai guztietan aholkularitza lana egingo du zuzendaritzarentzat.
Kargu horretan lehen aldiz ariko da. Orain arte jokalari eta entrenatzaile ibili izan da; besteak beste, Athleticen. Teknikari gisa 1994-1995ean egon zen: 26 partidatan zuzendu zuen taldea. Jokalari bezala, berriz, 1975etik 1980era artean aritu zen.
Luis Solar Lezamako koordinatzailea postutik kendu du Athleticek.
Futbola