Eskubaloia

Itxako, Espainiako Ligako txapeldun lehen aldiz

22-27 irabazi du gaur Eldan. Igandean EHF Kopa lortzeko aukera izanen du.

2009ko maiatzaren 14a
22:10
Entzun
Espainiako ABF liga irabazi du gaur Itxakok, lehen aldiz. Eldan (Herrialde Katalanak) lortu du titulua. Hango taldearen aurka irabazita, berdinduta edo gehienez hiru goleko aldeagatik galduta izanen zen txapeldun Lizarrako (Nafarroa) taldea, eta 22-27 irabazi du. Jardunaldi bat falta da sasoia bukatzeko.

Itxakok igandean beste titulu bat erdiesteko aukera izanen du: Europako EHF Kopakoa. Alemanian ariko da, Leipzigen kontra, finaleko itzuliko partidan. Joanekoan Lizarran zortzi goleko aldea lortu zuen Itxakok. Bere lehen EHF Kopa luke -iaz galdu egin zuen finala-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.