Itxakok eta Bera Berak Espainiako kopako finalean egin ahal izango dute topo bakarrik. Lehen itzulia bukatuta, atzo aurkeztu zuten, eta bi euskal taldeak txapelketa koadroko alde bakoitzean daude. Itxakok Elx izango du aurkari final-laurdenetan, eta Bera Berak Elda. Finalerdietan Lizarrako taldeak Alacant edo Sagunt izan dezake aurkari, Donostiakoak, berriz, Monovar edo Rocasa. Kopa hilaren 24tik 27ra —25a atseden eguna izango da— jokatuko da, Kanaria Handian.
Koparen zain, ligak ez du etenik, eta gaur hamalaugarren jardunaldiko —bigarren itzuliko aurrenekoa— partidak jokatuko dira. Bi euskal taldeak etxean ariko dira, sailkapeneko erdi aldeko taldeen aurka. Bera Bera hirugarren postura igo zen iragan jardunaldian, eta hor eusteko Mar Alacant seigarren sailkatuari irabazi beharko dio Bidebietan (19:00). Ez da lan erraza izango, Kataluniako taldeak Bera Berak baino garaipen bat gutxiago du bakarrik eta lehen itzulian irabazi zuen (30-27). Itxakok hitzordu samurragoa du Alcobendasen aurka (18:00), eta partidarik galdu gabe jarraitu beharko luke lehen postuan. Iraileko partidan 28-33 irabazi zuen.
Itxakok Elxen kontra jokatuko du Kopan, eta Bera Berak Eldaren aurka
Donostiako taldeak Alacant hartuko du gaur ligan, eta Lizarrakoak Alcobendas, bigarren itzuliko lehen partidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu