Itxakok gaur jokatuko du Mar Alacanten aurka
ESKUBALOIA. Espainiako Kopako biharamuna pasatzeko astirik gabe, Itxakok Mar Alacant hartuko du gaur, ABF ligako partidan (19:00). Ligan sendo jarraitzea garrantzitsua den arren, nafarrak igandera begira ere egongo dira ziurrenik; Errumaniara bidaiatu behar baitute, Oltchim Valcaren kontra Txapeldunen Ligako partida gogorra jokatzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu