Javier Aguirrek ordezkatu du Jose Aurelio Gay
ZARAGOZA. Javier Aguirre izango da Zaragozako entrenatzaile berria. Emaitza txarrak direla eta -Ligan azkenak doaz, eta Espainiako Kopatik at daude- Jose Aurelio Gayk utzitako lekua hartu du mexikarrak. Taldea jaitsiera postuetatik ateratzea izango da Aguirreren erronka. Badaki zer dagoen jokoan, eta «partida bakoitza final bat balitz bezala jokatuko» dutela ziurtatu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu