Jendetza bildu da Joseba Larrinagari azken agurra emateko

Jendetza Aretxabaletako elizako kanpo aldean, atzo arratsaldean. Eliza txiki gelditu zen Joseba Larrinagaren hileta elizkizunean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2013ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Aretxabaletako parrokia txiki gelditu zen atzo arratsaldean Joseba Larrinaga Mardo-ren hiletan, eta jende ugari gelditu zen kanpoan. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta hilkutxa ikurrin eta Nafarroako banderen artean sartu zen elizan.Larrinaga iragan asteartean hil zen, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta. Hileta ez zen atzoko omenaldi bakarra izan, goizean Saiatu fundazioko kideek elkarretaratzea egin baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA