euskal herriko itzulia

Joaquim Rodriguez garaile lehen etapan

Samuel Sanchez, Andreas Kloeden, Chris Horner eta laurak elkarrekin iritsi dira Zumarragako helmugara. Unai Zubeldia BERRIAko kazetaria kontaketa egiten ari da Berriketan.info sare sozialean.

2011ko apirilaren 4a
22:53
Entzun

Joaquim Rodriguez (Katusha Team) da Euskal Herriko Itzuliko aurreneko liderra, berak irabazi baitu Zumarraga-Zumarraga etapa. Ozta-ozta nagusitu zaio Samuel Sanchezi esprintean. Andreas Kloeden, Chris Horner eta laurak Antigua malda gogorraren bukaeran bakarrik geratu dira, eta beherakoan —hiru kilometro helmugara— atzekoek ez dituzte harrapatu. Horner segundo batera sartu da, laugarren. Ondorengo aurrenak, seira.

Aurretik Mathieu Perget, Bram Tankik eta Ivan Rovny izan dira etapako protagonistak. 15. kilometroan ihes egin, eta hurrengo 120ren batean lasterketako buru izan dira.

Bihar bigarren etapa: Zumarraga-Lekunberri (163 kilometro). Hiru kilometroren faltan Azpirotz lehen mailako mendatea izango dute.

Larunbatean amaituko da itzulia, Zallan. Iaz, Hornerrek irabazi zuen proba.

Unai Zubeldia BERRIAko kazetaria kontaketa egiten ari da Berriketan.info sare sozialean.

Gaurko sailkapena

1. Joaquim Rodriguez 4:02:42
2. Samuel Sanchez d.b.
3. Andreas Kloeden d.b.
4. Chris Horner 01era
5. Ryder Hesjedal 06ra
6. Damiano Cunego d.b

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.