Jokin Eizmendi da faboritoa gaur, Igeldoko Harrian

2017ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HARRI-JASOTZEA. Gaur jokatuko da harri-jasotzaileen egutegian hain berezia den Igeldoko Harriaren proba (19:30). Jokin Eizmendi izango da faboritoa Donostian, Trinitate Plazan, etalaugarren aldiz jarraian irabazten saiatuko da. Iaz, hamabost aldiz altxatu zuen 134 kiloko harri baldarra. Goenatxo II.a daproba gehienetan irabazi duena, hamabi aldiz, eta marka onena ere berea da, 19 altxaldi.

Maila handiko proba espero da, eta iazkoan baino harri-jasotzaile bat gehiago egongo da. 11 arituko dira denera: Julen Diaz, Jokin Eizmendi, Gorka Etxeberria, Imanol Illarramendi Kortaberri, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Sergio Mielgo, Jagoba Otaegi, Xabier Peñagarikano Erreuzta, Beñat Telleria eta Josu Urbieta. Bakoitzak bost minutuko saioa egin beharko du.

Hasiera batean, hamabi harri-jasotzailek eman zuten izena, baina Urtzi Telleriak, iazko txapeldunordeak iritziz aldatu du, eta ez du parte hartuko.Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.a ere ez da izango bere proba kutunenetakoan. Azken urtea da beretzat plazetan, baina, hamargarren garaipena lortzen ahalegindu beharrean, Hodei semea ikusten egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.