ERREMONTEA

Jon Eizagirre osatzen ari da, baina oraindik ezingo du jokatu

DONOSTIA
2003ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Jon Eizagirrek lesionatuta jarraitzen du, eta biharko osatuta egongo zela pentsatzen bazen ere, oraindik ez dago sasoi betean, eta beraz, galdutzat eman diote Zeberio II.a eta Auzmendiren kontra jokatu beharreko partida.

Entrenamendu bat ere egin zuen atzo Galarretan, baina ez zen konfiantza handiarekin ibili, eta horregatik erabaki zuen txapelketako agerpena atzeratzea.Bitoriarekin jokatzen ari da Eizagirre binakako txapelketa hau, baina gauzak horrela jarraituz gero, litekeena da ordezkoren bat bilatzea. Bihar beste ekografia bat egingo diote, eta horren arabera erabakiko du la-runbatean Ezkurra eta Olazarren kontra jokatuko duen ala ez.

Zeberio eta Iriartenagusi estelarrean

Bestalde, atzo Galarretan jokatutako estelarrean Zeberio II.a eta Iriarte gailendu egin zitzaizkion Altuna I.a-Lizaso bikoteari. Lehia parekatua izan zen (hemeretzigarren tantoraino, hamar aldiz berdindu zuten). Hortik aurrera gorriak besteak baino gehiago izan ziren, eta aurrea hartu zuten markagailuan. Zeberio oso ondo aritu zen aurreko koadroetan, eta Iriartek bikain lagundu zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.