Jon Gaztañagak Ponferradinan jokatuko du denboraldia amaitu arte, Realak utzita
FUTBOLA. Jon Gaztañagak Bigarren Mailan jokatuko du sasoia amaitu arte, utzita, Ponferradinan. Realeko jokalari andoaindarra minutu bila doa, ia ez baitu jokatu denboraldi honetan, lau partida besterik ez. Ponferradinan beste bi euskal jokalarirekin ariko da: Kepa Arrizabalaga eta Julen Castañeda. Ruben Vega Realeko jokalari ohia da taldeko bigarren entrenatzailea. Seigarren postuan da Ponferradina.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu