Txirrindularitza. Espainiako Vuelta

Jonas Vingegaardek eman du lehen pausoa

Jumbo-Vismakoak irabazi du Espainiako Vueltako bigarren etapa, eta liderraren elastikoa jantz. Bukaera-bukaeran hartu dio aurrea Cicconeri.

Jonas Vingegaard garaipena ospatzen, gaur. JAVIER LIZON / EFE
Jonas Vingegaard garaipena ospatzen, gaur. JAVIER LIZON / EFE
2025eko abuztuaren 24a
18:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Liderraren elastiko gorria soinean du jada Jonas Vingegaardek (Jumbo-Vista), Espainiako Vuelta irabazteko faborito handiak. Euripean eta mendian amaitu da lehen etapa, Limone Piemonten (Italia), eta Vingegaardek atzetik aurrerakoa eginda eta bukaera-bukaeran hartu dio aurrea Giulio Cicconeri (Lidl-Trek), zeinak garaipena gertu izan baitu. Esprinta luze egin zaio italiarrari.

Vingegaarden garaipenak izan du balentriatik: 25 kilometro falta zirela, erori egin da Danimarkakoa, ezkerreko ukondoa odoldu zaio, baina hori ere ez da oztopo izan. Tropelak erritmoa moteldu du Vingegaardi eta erori diren gainontzekoei itxaroteko, kirol legea erakusten duen keinu ederra eginda. 

(ID_15248197) ITALIA CICLISMO LA VUELTA
Jonas Vingegaard, liderraren elastikoa jantzita, gaur. JAVIER LIZON / EFE

Eguneko ihesaldiak gehienez ere bi minuturen aldea izan du, eta agerikoa zen azken hamar kilometroetako mendatean erabakiko zela nork irabaziko zuen. Lehia motzagoa izan da azkenean: faboritoak azken kilometroan nabarmendu dira. Ahalegindu da Marc Soler (UAE), Tom Pidcock (Q36) ere bai jarraian, baina, azkenean, Cicconek eman du kolpea. Metro batzuk aurreratu da italiarrak, baina azkarregi jo du kolpea, eta Vingegaardi denbora eman dio parera heldu eta helmuga lehen postuan zeharkatzeko. 

Amorruz ospatu du Jumbo-Vismakoak, eta taldekideak zoriondu ditu. Ez dirudi aurtengo Vueltako azken garaipena izango duenik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.