Jose Angel ezker hegalekoa Realean ariko da sasoi honetan, Erromak utzita
Jose Angel Valdesezker hegaleko atzelaria Realean ariko da datorren denboraldian, Erromak utzita. Atzo lortu zuten akordioa bi taldeek, eta txuri-urdinek ez dute ezer ordainduko jokalariaren truke. Realak fitxatutako hirugarren jokalaria da, Carlos Vela eta Chory Castroren ondoren. Jose Angel Sporting Gijonen ibili zen. Oso ondo aritu zen etxeko taldean, eta Erromak fitxatu zuen iaz. Jokalariak 22 urte ditu, eta Donostiako taldearekin bidaiatuko du gaur Italiara, egonaldia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu