Realeko jokalariek besoko beltza eramango dute soinean Bartzelonan jokatuko duten partidan. Gaur hil da Jose Arakistain Arrieta (Azkoitia, Gipuzkoa, 1937-2025), eta hura izango dute gogoan. Bost denboralditan (1956-1961) talde txuri-urdinaren atezain izan zen. Gero zazpi sasoi egin zituen Real Madrilen (1961-1968), hiru Elxen (1968-1971) eta bat Castellon (1972-1973). Europako Kopa bat, sei Espainiako Liga eta Espainiako Kopa bat irabazi zituen.
Ikusi gehiago
Lagunartean jokatzen hasi, eta Elgoibarko taldera egin zuen jauzi lehendabizi, eta Realera gero. Donostian ondo aritu izanak bide eman zion ondoren Real Madrilera joateko, eta zurien taldearekin eskuratu zituen garaikur guztiak. Garai hartan jokatu zuen Txileko Munduko Txapelketa, 1962an, Espainiako selekzioaren elastikoa soinean zuela.