Jose Maria Argoitia Athleticeko jokalari ohia hil da, 85 urte zituela

Aurrelariak 308 partida ofizial jokatu zituen elastiko zuri-gorriarekin, eta 69 gol sartu. 1960tik 1972ra bitarte jokatu zuen Bilboko taldean. Espainiako Kopa bat du palmaresean, 1969an lortutakoa.

Jose Maria Argoitia. ATHLETIC
Jose Maria Argoitia. ATHLETIC
2025eko urriaren 24a
19:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Athletic doluan dago». Horixe idatzi du Bizkaiko klubak. Izan ere, Jose Maria Argoitia Athleticeko jokalari ohia hil da, 85 urte zituela. Hamabi denboraldi egin zituen Athleticen, 1960tik 1972ra bitarte, eta 308 partida ofizial jokatu. Aurrelari galdakoztarrak 69 gol sartu zituen. Espainiako Kopa bat ere badu palmaresean, 1969an lortutakoa, finalean Elxi irabazita. 

1972an Athletic utzi, eta Sestaora joan zen, baina Racing taldean (Santander) bukatu zuen denboraldia, bere kirol ibilbideko azkena. Erretiroa hartu ostean, Athleticeko harrobian entrenatzaile lanetan aritu zen. Jose Luis Mendilibar talde zuri-gorriko entrenatzaile zela, 2005-2006ko denboraldian, talde teknikoko parte ere izan zen maila nagusian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.