Hamabost urtez aritu da Joseba Etxeberria Athleticekin Espainiako Lehen Mailan jokatzen, eta larunbatean jokatu zuen azkeneko partida. Atzo beste omenaldi bat jaso zuen San Mamesen. Izan ere, oso modu berezian agurtu zen Etxeberria: 12 eta 15 urte bitarteko berrehun neska eta mutiko izan zituen 'aurkari'. Ezinezko partida deitu zioten.
Euro baten truke saldu zituzten sarrerak, eta lortutako dirua Kongoko Errepublikara bideratuko dute; aurreko denboraldian bideo batean Athleticen ereserkia gogotsu abestu zuten haurren herrira, hain zuzen.
Gaztetxoek ezin izan zituzten Athleticeko jokalariak menderatu; hauek 5-3 irabazi zuten. Hala ere, gaztetxo askok euren ametsa bete zuten atzo.
futbola