Josetxo Urrutiaren marka ahalegina, gaur, Leitzan

2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
HARRI-JASOTZEA. Josetxo Urrutiak marka ahalegina egingo du gaur 150 kiloko harri kubikoarekin, jaioterrian, Leitzan (Nafarroa), 17:30ean. 33 urteko harri-jasotzaileak bere pisuaren bikoitzeko harri kubikoa erabiliko du bost minutuko txanda batean. Urrutiak 2008an eta 2009an hartu zuen esku Harri Txikietako Euskadiko Txapelketan, eta seigarren sailkatu zen bi ekitaldietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!