elkarrizketa aurrerapena

Josu Urrutia: "Harrobian huts egiten ari da Athletic"

Josu Urrutia Athleticeko presidentegaiaren elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk. Uztailaren 7an izango dira hauteskundeak.

2011ko ekainaren 25a
19:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Hona hemen, aurrerapen gisa, Josu Urrutiaren esan batzuk:

- "Hauteskundeei begira egunetik egunera sentsazio hobeak ditut. Baikorragoa naiz orain". 

- "Ezinbestekoak dira planifikazioa eta parte hartzea. Nire asmoa zuzendaritzak eta arlo denetan talde moduan funtzionatzea da".

- "Klubak erabateko konpromisoa izan behar du bazkide eta jarraitzaileekin. Eurak dira Athletici bizirik eusten diotenak. Esatea erraza da, baina egitea da zailagoa".

- "Athletic Bizkaiko taldea da eta harrobian gehiengo dira futbolari bizkaitarrak. Hala ere, lehen taldean ez da hori islatzen. Beraz, zerbaiten huts egiten ari garela iritzi diot".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.