Astelehenean Murtziako Rafael Clavero atzelariaren fitxaketa iragarri zuen Osasunak, eta gaur, beste jokalari baten berri eman dute. Juan Manuel Ortiz katalana bi urterako utzi dio Atletico Madrilek Osasunari. Bi urte pasa eta gero, jokalaria erosteko aukera izango du Osasunak, 600.000 eurotan.
Ortiz erdilaria ostiralean aurkeztuko dute.
Futbola