tiroa

Juanjo Aranburu lehen postuetatik urrun

Skeet lehen hiru txanden ostean, 21. da sailkapen nagusian. 

2012ko uztailaren 30a
09:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Olinpiar tiroan ari da Juanjo Aranburu irundarra, skeet modalitatean, eta gaurko saioa onenengandik urruti amaitu du. Lehen hiru txandatan 23, 22 eta 23 plater hautsi ditu, hurrenez hurren, eta 21. postuan jarri da sailkapen nagusian. Aurreneko seiek jokatuko dute finala.

Sailkatze faseko azken bi txandak eta finala bihar izango dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.