elkarrizketa aurrerapena

"K2 izan da nire estandartea"

Mari Abrego mendizaleari egin dion elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk. Datorren ostegunean beteko dira 25 urte Josema Casimiro eta biak K2ra igo zirenetik.

2011ko ekainaren 16a
15:47
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Mari Abregoren esan batzuk:

- "K2 izan da nire estandartea". 

- “Oroitzapen asko eta zehatzak ditut K2ko igoeraz, bikainak denak. Egungo albisteak entzun eta mendian gertatzen direnak ikusita, asko pozten naiz garai haiek bizi izan genituen moduan bizitzeagatik”.

- "K2ko jaitsiera arrisku handikoa izan zen, baina ez guk ausarkeriaz jokatu genuelako. Erabaki zuhurrak hartu genituen une oro, eta eguraldiaren aldaketa ez zegoen gure esku. Zuhurtziaz jokatu genuelako iritsi ginen onik, nekeak jota, baina onik. Gu biko sokaldia ginen, bi mendizale. Beste inor ez zegoen mendian arazoren bat gertatuz gero laguntza eskatzeko”.

- “Nik ez nuen pentsatzenhamalau zortzimilakoetan, eta gertuko lagunek aurpegiratu izan didate saiatu ez izana. Ez zitzaidan interesatzen, beste asmo batzuk nituen, baina uler ditzaket interesa dutenak”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.