Erlojupekoan jokatu zen, eta bigarren luzetik Kaiku nagusitu zen. Aurrez jakina zen bezala, bigarren posturako borroka estua izaten ari ziren Arkote eta Meira. San Miguel ligara aurreneko biak igoko direnez, eta Kaikuk ia ziurtatuta daukanez bi postuetako bat, euskaldunen eta galiziarren arteko borroka benetan estua izan zen. Bigarren luzean ere hobea izan zen Arkote, segundo eskas bategatik izan bazen ere. Hirugarrenean, baina, Meira jarri zen aurretik, eta halaxe bukatu zuten. Laredok ez zuen batere aukerarik izan, lehen ziaboga estriborretik eman eta gero.
Gaur erabakiko da dena, 12:00etan, Portugaleten.
Sailkapena
IGOERA KANPORAKETA (1)1. Kaiku 20.20,62
2. Meira 20.26.97
3. Arkote 20.27,57
4. Laredo 22.14.71