arrauna

Kaiku irabazle Kontxan, 27 urteren ostean

Emakumezkoetan Rias Baixas Galizia garaile aurten ere.

2009ko irailaren 14a
14:09
Entzun
Sestaon (Bizkaia) atzo berriz ere arraun festa izan zuten, Kaikuk irabazi zuelako Donostian Kontxako Bandera, 27 urte eta gero. Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzailea izan dute buru, garai batean bezala, eta atzo herrira sartzen orduerdia behar izan zutela azpimarratu du, jende ugari zelako harrera egiten.

Ontziko lagunekin oso gustura bukatu du Kortak, baina zortea ere izan duela aitortu du gaur goizean Euskadi Irratian, azkeneko asteetan min hartutakorik eta gaixoturik ez dutelako izan.

Kontxako bi igandetako estropadak irabazi ditu, baina beste traineruen lana ere goraipatu du Kaikuko entrenatzaileak.

Kontxako Banderako sailkapena

1. Kaiku 38.34.56.

2. Castro 22.44ra

3. San Pedro 37.42ra.

4. Pedreña 48.22ra.

5. Hondarribia 49.66ra.

6. Orio 1.03.22ra.

7. Donostiarra 2.46.90ra.

8. Urdaibai (kaleratu egin zuten atzo, arraunlari batek min hartu zuelako estropadan).

Emakumezkoetan Rias Baixas Galizia garaile

Emakumezkoek aurten ere jokatu dute Kontxako Bandera -aurreneko aldiz, iaz-, eta lehengo urteko garaile bera izan zen: Rias Baixas Galizia.

Atzo lau traineru aritu ziren, larunbateko sailkatze probako lau azkarrenak -orduan 11 aritu ziren-.

Atzoko sailkapena:

1. Rias Baixas Galizia 10.48.

2. Astillero 3ra.

3. Getaria-Tolosara 4ra.

4. Zumaia 22ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.