Ingalaterrak final-zortzirenetan egotea ziurtatuko du gaur, Panama mendean hartuz gero; eta multzoko azken lehian lehen postua izango luke jokoan Belgikarekin. Panamak, berriz, Belgikaren aurka emandako itxura hobetu beharko du, txapelketatik at geratu nahi ez badu. Nizhni Novgorod estadioan jokatuko da partida (14:00, Cuatro eta BeIN France).
Ingalaterrak Harry Kane aurrelariaren sasoi ona baliatu nahi du. Tottenhameko jokalariak sartu zituen lehen partidako bi golak Tunisiaren kontra. Hark atera zizkion babak eltzetik Garteh Southgaten selekzioari, ez baitzuen itxura ona eman. Panamaren kezka gol falta da. Hori konpontzeko, litekeena da Gabriel Torres aurrelaria hasieratik aritzea.
Errusiako Munduko Kopa
Kaneren sasoi ona baliatu nahi du Ingalaterrak, Panamari gailentzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu