Futbola

Karpin beste urtebetez geratuko da Realean

2004ko maiatzaren 26a
16:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Valery Karpinek gaur jakinarazi duenez beste denboraldi bat egingo du Realean . Realak aspaldi egin zion eskaintza.

Karpinek berak esan duenez, erabakia hartzeko arrazoi garrantzitsuena jokalarien eskaera izan da. Izan ere, jokalariek gelditzeko eskatu diote, bere beharra dutela argudiatuz.

Realak datorren urtean Europan jokatzeko helburua duela eta taldea indartu nahi dutela esan dio Realeko zuzendaritzak, eta bere beharra dutela. Karpin jokalari garrantzitsua da zelaian eta baita zelaitik kanpo ere; pisu handia du Realean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.