Fotis Katsikaris Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzaile berriak (Korydallos, Grecia; 1962) adierazi du, taldea Espainiako ACB Ligako jaitsiera postuan den arren, "inolako panikorik gabe" ariko dela. Gaur aurkeztu du klubak. 2010-2011 denboraldi bukaera arteko akordioa sinatu dute.
Berak "talde sentitzeko", jokalariekin banan-banan hitz egingo du, "arlo psikologikoa oso garrantzitsua delako saskibaloian". Defentsa lanaz ariko zaie Katsikaris, aitortu duenez, "hor hasten eta bukatzen baita guztia. Defentsa bankua bezalakoa da: hor duzu dirua gordeta eta konfiantza ematen dizu. Erasoa, berriz, burtsa bezalakoa da: jokatu egiten duzu eta oso ederra da".
Txus Bidorretaren lekua hartu du Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzaile karguan. Bederatzi urte egin ostean, postua utzi zuen atzo zortzi Bidorretak, emaitza txarrak zirela-eta.
saskibaloia