Espero zen bezala, Kelly Slater (Ameriketako Estatu Batuak, 36 urte) da WCT Munduko Surf Txapelketako irabazlea. Mundakan (Bizkaia) jokatzen ari diren azken-aurreko proban nahikoa du bederatzigarren izatea titulua lortzeko, eta gaur final-zortzirenetara sailkatzea erdietsi duenez, berea du. Eneko Acero bizkaitarrari irabazi dio gaur euren txandan.
Slaterrek marka historikoa jarriko du nazioarteko surf lehiaketetan, bederatzigarrez izango delako WCT Munduko Surf Txapelketako irabazle.
Surfa