PILOTA

Kexarik ez finalerako pilotekin

Arazorik gabe egin da Bilboko Bizkaia frontoian binakako finalerako pilota aukeraketa. Bikote bakoitzak ohikoa duen materiala aukeratu du: biziak eta arinak Xala-Beroizek, eta pisuak eta sendoak Olaizola II.a-Beginok. Dirua 100-60ri irtengo da Olaizola II.a-Beginoren alde, baina Barriolaren hutsunea izan da frontoian mintzagai nagusia.

2011ko apirilaren 14a
16:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Kexarik gabe aukeratu dituzte Olaizola II.a-Beginok eta Xala-Beroizek igandeko finalerako pilotak. Erabat gustu ezberdinak dituzte pilotei dagokionez, eta agerian gelditu da gaur hori. 

Barriolaren hutsunea izan dute guztiek mintzagai. Aimar Olaizolak bera finala astebetez atzeratzearen alde zegoela errepikatu du berriro. Beginok esan du Barriola ez aritzeak ez duela finala asko aldatzen, Beroiz oso une onean dagoelako. Xalak esan du finala atzeratzea beste norbaitek eskatu izan balu erabakia beste bat izango litzatekeela agian. Eta Beroizek nabarmendu du erronka gisa hartuko duela igandeko finala.

Eskuz Binakakoaren finala igandean jokatuko da Bilbon (18:00), astelehenean Bigarren Mailako buruzko burukoa aurkeztuko dute, eta asteartean Lehen Mailako buruz burukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.