Txirrindularitza / Euskal Herriko Itzulia

Kirchen irabazle Gasteizen

Tropelak helmugarako bi-hiru metro falta zirela harrapatu ditu Lloyd, Txurruka eta Possoni, hauek ihesaldi luzea egin ondoren. Contadorrek segitzen du lider.

2008ko apirilaren 10a
17:14
Entzun
Kim Kirchenek (High Road) irabazi du gaur arratsaldean Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa: Viana-Gasteiz (168 kilometro). Alberto Contadorrek (Astana) segitzen du lider, atzoko alde berarekin.

Aurreko etapetakoa gertatu da gaur ere: hasieratik ihesaldia, baina bukaeran tropelak harrapatu. Gaur 35. kilometroan ihesaldi garrantzitsua osatu dute Tom Stubbe (Française Des Jeux), Dario Cataldo (Liquigas), Matthew Lloyd (Silence-Lotto), Amets Txurruka (Euskaltel-Euskadi) eta Morris Possonik (High Road) -atzean geratu da gero Cataldo-, eta hiru minutuko aldea izan dute gehienez.

11 kilometro falta zirela, Zaldiaran mendatean gora, ihes egin du Lloydek, Txurruka hari segitzen saiatu bada ere. Beherakoan harrapatu du hura, Possonirekin batera, sei kilometro falta zirela. 35 segundora zuten tropela, eta honek helmugarako bi-hiru metro falta zirela harrapatu ditu. Kirchen izan da aurrena -Erandion ere irabazi zuen, bigarren etapan-. Possoni taldekidea izan da bigarren.



Gaur korrituko dute itzuliko bosgarren etapa: Gasteiz-Orio, 162 kilometrokoa. Mendateak, hurrenez hurren: Elosua (2. mailakoa), Santa Ageda (2.), Alkiza (2.) eta Aia (2.; 148. kilometroan). 12:50etan abiatuko dira Gasteiztik eta, aurreikuspenen arabera, 17:03an helduko dira Oriora.

Bihar arratsaldean bukatuko da itzulia, Orio-Orio 20 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.